XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.18. Arriandiko festetan txosna batek 2500 W-eko kontsumoa zuen, baina argindarraren hargunea 500 m-ra zegoen.

Kalkulatu erabili zen eroalearen (kobrezkoaren) sekzioa 212 V-eko tentsioa lortzen bazen. Hasieran 2,5 mm2-ko eroalea erabili zuten eta musika-ekipamendua ez zebilen ondo, fluoreszenteak ez ziren pizten, etab. Zergatik? p=0,017

1.19. Kalkula ezazu zein tenperatura lortzen duen 220/40W-eko lanpara baten wolframiozko hariak, hotzean (20ampdeg;C) 200 ampfrac12;-eko erresistentzia badu.

1.20. Motore elektriko batek daraman ezaugarri-plakan 220V eta 1500 W irakur daiteke. Kalkula ezazu:

a) Bere harilkatuetatik pasatzen den intentsitatea (6,8A)

b) Ordu betean egindako lana (J)

c) Egun osoan martxan edukitzea kostatuko zaiguna (kW.h = 16 pta)

1.21. Ur-putzu batetik ura jasotzeko 2 ZP-ko (2x736W) motore elektrikoak eragindako motoponpa erabili dugu. Kalkula ezazu:

a) Korrontearen intentsitatea, 220 V-eko sarera konektatutakoan (5,78A)

b) Bihileroko gastua, eguneko, batez beste, 4 ordutan funtzionatzen badu.

1.22. Kalkula ezazu 2,5 mm2-ko sekzioa eta 60 m-ko luzera duten eroaleetan galtzen den potentzia, 380 V-etan 2 kW-eko motore elektrikoa elikatzen dutenean. (22,13 W)

1.23. Martxan jarri aurretik motore baten harilkatuak 4 ampfrac12;eko erresistentzia zuen. Kalkula ezazu bere erresistentzia funtzionamenduan 80 ampdeg;C-raino berotzen bada.

1.24. 220V-eko sareak honako hargailuak elikatzen ditu: 100 W-eko lanpara, 5 kW-eko sukalde elektrikoa eta 2000 W-eko berogailua. Marraztu eskema eta kalkulatu:

a) Hargailu bakoitzak zurgatzen duen intentsitatea

b) Etengailu magnetotermikoaren balioak (V eta I)

c) Hargailu bakoitzaren erresistentzia eta guztizko erresistentzia

d) Lineako eroaleen sekzioa, tutuan PVCko bi eroale badira.

1.25. Kalkula ezazu 2,5 mm2-ko sekzioa duen linea bipolar baten luzera, 5 kW-eko karga 220V-etan elikatuta tentsioaren % 5 galtzen bada. Zenbat balio du galtzen den potentziak?